Gero eta jantzi gehiago erosten dugula antzematen da. Moda arina deitzen zaio maizago erosi ahal izateko arin eginda eta merke saltzen diren jantzien multzoari.Mundu mailako moda-industriak ingurunearen kutsaduraren laugarren kausa da, elikagaiak, eraikuntza eta garraioaren atzetik.Jantzien ekoizpenean kutsatzaileak diren produktu kimiko asko erabiltzen dira eta gero ibaietara eta ozeanoetara heltzen dira. Zuntz sintetikoek ozeanoetara askatzen dituzten mikrozuntzak , 50 miloi plastikozko botilen baino gehiago dira.Mundu mailan, ekoizten diren jantzien %73a lurperaturik edo erraustuta amaitzen dira. %1a birziklatzen da jantzi berriak sortzeko, baina honek ere kutsadura sortzen du.Jantzien gehiegizko ekoizpenak ondorio larriak ditu ingurunean eta gizartean, beraz, desazkundea da bidea, berrerabil dezagun, eta begira dezagun zenbat, zer eta non erosten dugun, ahal bada, zuntz natural gehiago eta sintetiko gutxiago.